Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Notres-Dames-de-Landeseko aireportua ez da egingo

Notres-Dames-de-Landeseko aireportuaren aferan, gibel egin du Macronen gobernuak eta asteazken eguerdi honetan horren berri eman du lehen ministroak : proiektua uzten dutela50 urteko dosierra itxiko da horrela, baina ikusiko da zer gertatuko den ZAD mugimenduarekin, hots, gune hori okupatzen dutenekin. Euskal Herritik ere sustengu azkarra ukan du ZAD mugimenduak, eta erabakia jakin eta berehala elgarretaratzea antolatu dute atzo Baionako herriko etxe aitzinean. Hartzea Lopez sustengu mugimenduko kideak  egin digu lehen ihardokitzea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Katalunian, parlamentuko mahaina osatu dute

Katalunian, parlamentuko mahaina osatu dute atzo.Independentistek akordio bat lortu zuten aitzinetik, gehiengoaren biltzeko. Roger Torrent, ERC Ezkerra Errepublikanoko hautetsiak dio alderdi bereko Carme Forcadelli lekukoa hartuko. Eli Zunzunegi, Eustal Telebistako kazetariarekin hitzegin dugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

“Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz” ekimena Hondarribian aurkeztu dute

Donostiako Egian abiatutako “Euskaraldia” esperientzia hain eraginkorra izan da euskararen kaleko erabilera sustatzeko, non Euskal Herriko herri guzietara zabalduko dute 2018 hontan. Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari begira, eta aurreko 11 egunetan burutuko den “Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz” ekimena Hondarribian aurkeztu berri dute. Koldo Nausia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

   

Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna

Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna,Lakarrako apezetxe ohian.

Proiektuak kasik 5 urte eman ditu gauzatzeko, bainan euskarazko harrera eginen duen Mikro haurzaindegiko obrak hasiak dira eta izena oraindanik eman daiteke.
Proiektuaren istorioa kondatu dauku Jean Mixel Bicain Gamarteko auzapezak. Ondotik Leire Bidart Ttinka haurzaindegiko kideak elementu praktikoak emanen dauzku

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Korsika eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketak abiatu dira

Korsika eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketak abiatu dira. Gilles SIMEONI, Korsikako kontseilu eragile burua goiz berriko gomita:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
   

Nabigazioa orrika