Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Axurien prezioak duela 30 urtekoak direla salatu du EHNEk

Eguberri sasoina bildotxa jateko garaia da, bai Hego Euskal Herrian eta baita Espainia aldean ere. Axuri galdea azkarki emendatzen da eta kanpoko merkatuetatik sartzen dituzte axuriak Hego Euskal Herrira. Baina galdea handia bada ere, prezioak duela 30 urtekoak direla salatzen dute hegoaldeko artzainek, eta horren salatzeko EHNE laborantza sindikatuak ekintza bat egin zuen Atzo Auritzen, bildotxez beteriko kamiun bat geldiaraziz. Kamiuna Ipar Euskal Herrikoa zen. Ekintza sinbolikoa izan dela diote EHNE sindikatakoek, ez kanpotik sartzen den bildotxen kontra, prezioen apaltzeen kontra baizik.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abenduak 18
 

Miarritzeko G7 bilkuraren aurkeko plataforma eratu da

Datorren urtean iraganen den G7 gailurra, bertan, ekonomikoki boteretsuenak diren munduko 7 herrialde bilduko dira Miarritzen. Gertakariari herritar zonbaitzuek beren desadostasuna adierazi diote Euskal Herriko plataforma baten bitartez. 2019ko udako gertakaria salatu dute. Mementuz 35 kide dira, izan sindikatu, elkarte edo alderdi politiko. Dominika Daguerre plataformaren kideak gehiago erraiten digu Margaren mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Martxan da Ahate gibelaren sasoina

Ahate gibelaren sasoin bete betean gira Eguberri eta Urtatsekin, eta jakin nahi izan dugu salmentak nola emendatzen zazkoten, ekoizpen mota hori lantzen duten enpreseri. Jakin ere, iazko ahate krisiak eraginik ukan ote duen. Arrutako Hameka enpresa deitu dugu hortarako eta hunen eremaile den Claude Minaberrigarai-ekin mintzatu da Pantzo Hirigarai.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

18 eskumen berri ditu Euskal Elkargoak

Politika publikoen eramaiteko, behar diren eskumenak baditu orain Euskal Elkargoak. Larunbateko biltzar osoaren karietara, 233 kontseilarietarik 210ek parte hartu dute. 18 konpetentzia onartu dituzte kasik aho batez. Alain Iriart Euskal elkargoko lehendakari ordearekin egon da Kriztof Arotzarena.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Orzaizen atxilotutako 5 Euskal Herritar Parisen epaituko dituzte

2015ko uztailaren 7an polizia frantsesak eta espainolak Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea harrapatu zituzten Terexa Lekunberri eta Jeff Mateoren Ortzaizeko etxean. Biharamunean Grazi Etxebehre bikotearen zuoa ere atxilotu zuten, hark bi militanteak bere ardurapean zirela adierazi zuelarik. Astelehen honetan hasiko da bosten auzia Parisen. Hiru ortzaiztarrekin mintzatu da Battitt Crouspeyre:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko abenduak 14
   

Nabigazioa orrika