Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Euskara lizeotik kanpo gelditu daiteke hezkuntza erreformarekin

 Lizeoa eta baxoaren erreforma ez bada aldatzen, euskara lizeotik kanpo geldituko dela salatu dute Euskara Geroanek baita ere Biga Bai eta Ikas Bi burraso elkarteek. Euskara Geroan bigarren mailako ikastetxe publiko eta pribatuetan euskara eta euskaraz erakasten duten erakasleen elkartea da. Euskara Geroaneko Aitzina Mazusta erakaslearekin izan da Kriztof Arotzarena. Frantziako hezkuntza minixteritzak heldu den sartzerako aplika dezakela lizeoaren eta baxoaren erreforma.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

50 urte ospatzen ditu Seaskak

 1969 - 2019, 50 urte ospatzen ditu Seaskak aurten. Lehen burrasoetarik bat izan zen Gexan Alfarorekin izan da Kriztof Arotzarena.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

Mikel Laboaren omenezko kontzertua eskainiko du Iñaki Salvadorren seikoteak

Baionako antzokian ostiral hontan Iñaki Salvador seikotean, Mikel Laboaren omenez kontzertua eskeiniko du gaueko 20:30etan, 

xehetasunak berehala bilduko ditugu zurekin, Maia Muruaga

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2019(e)ko otsailak 07
   

“Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa” aztertuko dute

 “Bertsolaritzaren azterketa soziologikoaz” mintzo gira goiz honetan. Bertsozale elkarteak bertsolaritzaren egoera zertan den aztertzeko, lan bat galdegin zien 2015ean Euskal Herriko unibertsitateko ikerlari batzuei. Hauen artean Harkaitz Zubiri.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Iratxe Sorzabal eta David Plak ETAren amaiera azaldu dute Parisen

Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.

2015ko irailean Baigorrin atxilotu zituzten Bi militanteak “Bake Prozesuaren testuinguruan, EHko hainbat eragilerekin elkarrizketak egiten ari zirela. Operazio berdinean atxilotuak izan ziren ere Ramuntxo Sagarzazu eta Pantxo Flores. Parisko instrukzio epaile batek erabaki du azken bi hauek ez epaitzea. Atzoko eguna nola joan den kondatu dauku auzia segitzen duen Berriako Ekhi Erremundegi kazetariak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

Nabigazioa orrika