Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

EHZ festibala

17 urte betetzen dituela, Euskal herria zuzenean festibala datorren ekainaren 29/30 eta uztailaren 1ean iraganen da…. Heletan… 20 urteak ospatu arte bederen. Azken urteetako zalantzak atzera utzita, Heletako herriarekin berrikitan izenpetutako 3 urteko hitzarmenak lasaitasun gehiago eman dio elkarteari, bere formularen garatzeko aukera emanez, aurten eta nola ez datorren urteetan ere.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2012(e)ko maiatzak 02
 

Hitzaditza: Naia Andueza

Hitzaditza: Naia Andueza

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Maiatzaren lehena

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

II. Internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten...
Mahainingurua:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Nafarroaren eguna

1512 – 2012, 500 urte Nafarroa konkistatu zutela. Garai ilunen ondotik, garai berri bat hasi da, haize berri bat.
Hitz horiek azpimarratu dira atzo Baigorrin, Nafarroaren eguna kari.
Antton Kurutxarri ixtorialaria entzunen dugu ixtantean. Lehenik, Basaizea elkarte antolatzailetik Ramuntxo Bidart eta Maialen Galerras-i hitza :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

CAF- ELHUYAR sariak

Apirilaren 26an banatu zituzten Donostiako San Telmo museoan zientzia eta teknologia dibulgazioko CAF- ELHUYAR sariak eta bost kimikari eta kazetari bat izan dira irabazleak.
    Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar izan kimikariek irabazi dute dibulgazio artikulu orokor onenaren saria; Jon MakibarIingenieritza Kimikoan doktoreak, tesian oinarritutako dibulgazio aritulu onenaren saria; Gorka Zabaleta kazetariak berriz, zientzia kazetaritzako lan onenaren saria jaso du eta Merezimendu saria kimika doktore batek jaso du Jose Mari Elortzak.

Sari hauen oinarriez eta Elhuyar fundazioaren eginkizunaz mintzatu gara ondorengo erreportaian.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Artikulu gehiago...

Nabigazioa orrika