Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Altsasuko gurasoek ireki dute Baztandarren Biltzarra

Aro ederra, milaka pertsona, besta giroa atzo Elizondon,Baztandarren Biltzarra ospatzen baitzen. Besta giroa bainan bihotzeko ximiko batekin halere, presondegiratuak izan diren Altsasuar gazteen familiak emanak baitziren karroen desfilearen aintzinean. 

Hauek biziki hunkiak eta Baztandarren Biltzarraren gomita ohore bat bezala hartzen zutela erran digute. Bestalde, uda garaia izanez, egun eta aste hauek oraindik zailago direla gazte espetxeratu horientzat. Auzibideen aldetik, bi helegite pausatuak izan dira : Prokuradoreak edo Fiskalak aldebatetik, gazteek Guardia Zibilekin izan kalapita hura terrorismo ekintza bezala sailkatua izan dadin galdatzeko eta bestalde defentsak askatasuna galdatu du. Bizpahiru hilabeteren buruan izanen dituzte erantzunak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko uztailak 23
 
« Frantziaren ondotik Espainia hasi dadin presoak hurbiltzen”

Gaur abiatu da Mont de Marsanetik « Orain presoak Tour » Mont de Marsan eta Gasteizko Zaballako presondegiak lotuko dituen bizikleta ibilaldia, Sare eta Bagoaz elkarteek antolaturik. Mont de Marsanetik abiatu dira hori baita ipar Euskal Herritik hurbilen den presondegietariko bat eta hortara hurbilduak izan baitira hainbat euskal preso politiko. Eta Zaballan bukatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko presondegi haundiena izanki, Espainiak leku hortarat hurbiltzen ahal bait lituzke Espainian presondegiratuak diren euskal presoak. Abiatu aitzin, Arantxa Idiederren gomita izan da Iñaxio Oiarzabal:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Udako arraunketa sasoian, EuskoLabel Liga irabazteko faboritoen dinamikak forma hartzen doa pittaka-pittaka

Udako arraunketa sasoian, EuskoLabel Liga irabazteko faboritoen dinamikak forma hartzen doa pittaka-pittaka. Aste hondar hontan Gipuzkoan jokatuko dituzte bi estropadak. Pasaiako badiako uretan larunbatean, eta igandean Orioko ur irekietan. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Gogoan hartu Euskal Irratietan Orioko estropada zuzenean segituko dugula igande hontan, 11:30etik goiti Juan Pedro Harokarene eta Xabier Gezala kazetariekin, irratsaio berezi batean. 

Aurre denboraldia ongi prestatzea ezinbestekoa da denboraldiaren bukaera arte iristeko"

Erreala futbol taldeak aurre denboraldiari hasiera eman dio. Berrikuntzen artean Asier Garitano entrenatzaile berriaren aginduetara egongo dira. Aurre denboraldia prestatzeko ez da Euskal Herritik aterako eta guztira 9 partida jokatuko ditu. Lehenengoa, ostirala hontan iragan da Eibar taldearen aurka. Errealak talde gaztea du baina esperientzia handiko profesionalak ere mantenduko ditu, hauen artean David Zurutuza. Aitor Errazkin lankidea berarekin mintzatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

53. Donostiako Heineken Jazzaldia uztailaren 25etik 29ra iragango da

Gasteiz eta Getxoko jazzaldiek motorrak berotu ondotik, uztailaren 25etik 29ra ospatuko da 53. Donostiako Heineken Jazzaldia. Milaka lagun bilduko ditu Gipuzkoako hiriburuak bere txoko guztietan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Nabigazioa orrika