Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Amalia izeneko elkartea sortu da Amikuzen
Elkartasuna sustatzeko eta belaunadien arteko gurutzatzea dinamizatzeko helburua du elkarte berriak. Eta amikuztarren eta eskualdearen beharrak zein diren jakiteko inkestak egin dituzte, aitamen laguntzaren gainean, gaztetasunaren gainean, eta azkena Amikuzeko bizi sozialari buruz. Irma Cledon Daguerre eta Marie Claire Du Fauk elkarteko kideekin mintzatu gira.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Brexitaren ondorioak ez ditu sobera hunkituko euskal arrantzaleak
Brexitaren ondorioz, Europar Batasunak %25 murriztu beharko ditu arrantza-kuotak. Euskal arrantzaleei ez die sobera hunkituko aldaketak, izan ere, iaz harrapaketa guztien %2a baizik ez zuten ingeles uretan erdietsi, eta 9.000 tona baizik ez zuten arrantzatu Gran Sol eta Ipar Atlantikoan, 20 miliun euroko irabaziekin. Baina pandemia urte gogor baten ondotik, Brexitaren ondorioetaz arranguraturik agertu dira. Mementukotz, Ipar zein Hegoaldeko alturako euskal arrantzaleek Erresuma Batuko uretan jarraitu ahalko dute lanean 2025 urtera arte.
Eugenio Elduayen, Gipuzkoako arrantzaleen kofradietako presidentearekin mintzatu gira.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bi eguneko etenaldi baten ondotik, asteazken hontan berrabiatzen dute COVID 19aren kontrako txertaketa Hego Euskal Herrian
Hasiak dira Hego Euskal Herrian Covid 19aren aurkako txertaketa kanpainarekin. Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez Hondarribiko Caser Betharram adinekoen egoitza izan zen lehena. Eta lehendabizikoa txertatzen 94 urteko Bernardina Escudero. 118 egoiliarretik 116k jaso zuten lehen txertoa, eta bertako 64 langilek ere. Argi izpi bat bezala jaso dute normaltasunera bidean eta egun berezia ere izan da igandekoa, Hondarribiko Caser Betharram zahar etxeko Nerea Manterolarekin mintzatu gira.
PFIZER botika-etxeak Belgikan izandako logistika arazo bat dela eta, kanpaina eten egin behar izan dute bi egunez. Baina asteazkenean segituko dute txertatze kanpainarekin hegoaldean.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Argi Dugu!" lelopean plazak kulturaz jantzi dituzte Bakerako Bidean
«Argi dugu! Bakerako bidean: Orain presoak» kultur ekitaldia iragan zen joan den larunbatean Iparraldeko 20 bat gunetan. Kantu, dantza, bertso, danborrada, edo zigante… plazak argitzeko artistak berriz mobilizatu dira. Kultur ekimen jendetsuak ikusi dira plaza ezberdinetan egun osoan zehar. Baionan iraganen den urtarrilaren 9ko jende kate argitsuan parte hartzeko deialdia zabaldu zuten horrela. Iurgi Ekiza kantari musikariak eta Patxi Amulet artistak erran daukute zoin zen beren motibazioa plazarat ateratzeko.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Lissague eremuaz jabetu berri da Hiriburuko herria
XI. mendeko LISSAGUE eremuaz jabetu berri da Hiriburuko herriko etxea. Herri erdian dago, Basté-Quieta auzoan. Kasik 2 hektarako eremua da, parke haundia badu, jauregitto bat eta kapera bat ere bai. Ontasun horiek promotoreek gutiziaturik ere, familiarekin akordio bat ardietsi du herriko etxeak, 1.500.000 €-tan erosteko. Lehenik parke bat eginen dute kanpoan. Gogoetak daramatzate, herritarrak herriko etxetik kanpoko talde ezberdinetan sartuz.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko abenduak 28
Artikulu gehiago...
- Oiartzunen AMAZONek idekiko duen banaketa gunearen kontrako aldarria ugaritzen doa
- Urrunako LARREA etxaldeak Euskal Elkargoaren laborantxarako laguntza azkarrena ukan du
- « pilotari kasik guziek elkarren interesak defendatzeko borondate bat erakutsi dute »
- Johañe Etxebest, Euskal Kultur Erakundeko aurpegi berria
Nabigazioa orrika