Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

130.000 euro lortu ditu Seaskak Euskararen Erakunde Publikotik

130.000 euro lortu ditu Seaskak Euskararen Erakunde Publikotik eta jadanik aipatu bezala, pundu baikorra da hori Seaskarentzat. Hala ere, aurtengo besterik ez da hori eta heldu den sartzerako, arazo bera gertatuko da. Anartean, badirudi, Frantziako hezkunde ministeritzarekin izenpetu behar zuten hitzarmen berria ere bide onean izan daitekela, baina Paxkal Indo lehendakariak erran du ez dutela urrats batez ere gibel eginen. Goiz Berriko gomita zen Paxkal Indo, Ihintza Arrieta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten diote Caoso kooperatifan

Axuri merkatua, beti bezala, ongi doa eguberriz. Ongi saltzen dutela adierazi digu Jean Marie Etxegorri, Caoso kooperatifako kideak. Auritzen, duela zonbait egun, kamioi bat blokatu baitzuen EHNE sindikatuak axuri prezioak salatzeko, hori ulertzen du baina, Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten dio eta hemengoek ere sufritzen dutela hortaz.

Axuri ttipi eta hoberenak 4 eurotarat hurbildu dira, eguberri kari. Prezioen hein horren arrazoinetarik bat garraio gastuak dira, jakinez gainera axuriek kalitatea galtzen dutela egun bat kamioian pasatzeagatik. Hots, axuriak hiltzeko kabala hiltegi bat beharrezkoa dela hemen iduritzen zaio Caoso kooperatibako kideari, oraingoek ez baitute hori segurtatzen ahal.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko abenduak 24
 

Baptiste Ducassou eta Mathieu Ospital Super prestige lehiaketaren finalerako sailkatu dira

Pilotan, esku huskan, Berezkoetan, Super prestige lehiaketaren final erdiak ziren atzo Garaziko Garatenea trinketean. Finalera sailkatu diren bi pilotariak, Baptiste Ducassou eta Mathieu Ospital dira. Mathieu Ospitalek 40 eta 24 irabazi dio Peio Larralderi eta Battitta Ducassouk 40 eta 16 Peio Guichanduti. Finala heldu den igandean izanen da, abenduaren 30ean, 4etatik goiti. Partida Zuzenean eskainiko dugu Euskal Irratietan.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Txetx Etxeberri eta Mixel Berhokoirigoin Errekartea baserrira bueltatu dira

ETAren armagabetze zibilaren pindarra izan zen  2016an Luhusoko afera. bi urtez elkarrekin izateko debekua izan ondoan Jean-Noel « Txetx » Etxeberri eta Mixel Berhokoirigoin elkartu ditu Jose Luis Aizpuruk

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Arratsalde huntan ezagutuko da Ortzaizeko atxilotuen deliberoa

 Prokuradorearen akusazioa eta defentsako abokatuen aldia izan da atzo, Parisen iragaiten den Ortzaizekoen auziaren bigarren egunean. Jef Mateo, Terexa Lekunberri, Graxi Etxebehere, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea dira auziperatuak eta auzia segitzen du Jojo Bidartek. Terexa Lekunberrirekin mintzatu da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2018(e)ko abenduak 19
   

Nabigazioa orrika