Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Libertimendu kausitua atzo Urepelen

Bertsulariek (Aimar Karrika eta Maindi Murua) eta zirtzilen jokoa biziki preziatua izan da publikoaren ganik. Ahantzi gabe baleako dantzarien ikusgarria. Tokiko gai frango plazaratuak izan dira, hala nola Aldudeko posta, baleako feria, herrietako ihiztariak, Urepeleko pesta arrosatuak, baina ere, euskaraldia edo frantses politika. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

Jaizkibelen crómlech edo “mairubaratza” berezi bat aurkitu dute

Jaizkibelen crómlech edo “mairubaratza” berezi bat aurkitu dute. Aranzadi zientzia elkarteko Manu Zeberio arkeologoak xehetasunak eman dizkigu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2019(e)ko martxoak 15
 

Ibilki dispositiboak, euskarazko antzerkia sustatzen jarraitzen du

Ibilki dispositiboak euskarazko antzerkia iparraldean hedatzeko xedea du, aurten 6. Urtea da dispositiboa martxan dela. Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Euskal Hirigune Elkargoak, Gaskoi-Okzitanieraren aldeko hizkuntza politika bultzatuko du

Gaskoi-Okzitanieraren aldeko hizkuntza politika bultzatzen du oraingoan Euskal Hirigune elkargoak. Atzo aurkeztu du bere plana : hizkuntzaren transmizioa hobetu, hedatu eta gaskoin kultura lagundu. Peio Dibon, gaskoin-okzitaniera teknikariak erran digu elkargoak nola lagunduko duen hizkuntza, Margaren mikroan:  

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

"Eskuin errekzionarioari aurre egitera gatoz" Arnaldo Otegi

Hauteskunde zerrenda luze bat heldu da udaberri honetan. Espainiako kongresukoak apirilaren 28an, eta herriko etxe, diputazio, Nafarroako eta Europarlamentukoak maiatzaren 26an.  Arnaldo Otegi EH Bildu alderdiko koordinatzailearekin mintzatu gara. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2019(e)ko martxoak 14
   

Nabigazioa orrika