Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Fridays for Future Pays Basque" mugimendua abian da

Greta Thunberg suediar gazteak bultzatu zituen munduko gazteak klimaren alde engaiatzera, COP24ko bere hitzaldiarekin. Geroztik mugimendu bat sortu da eta greba mugimenduak ere ikastetxeetan. Ipar euskal herrian, Fridays for Future Pays Basque edo Gerorako ostiralak mugimendua abian da. Luzio Lizarralde hortan da, Marga Forestier-ren mikroan entzuten dugu: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 

Zer edo non da emazten leküa plazako joküetan

Hona zoin geietaz mintzatu diren, Joana Etxart, Marylin Recalt eta Joana Hoqui. Hiru emazte horiek , izan maxkarada edo pastoraletan bizitü dütüen sentimentüak partekatü dütüe jenteen aitzinean. Titika Recalt…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Geroari so, pastoral sujet liratekeen emazte personaiak behar lirateke haboro txerkatü erran da, eta hala ezean, emazteen kargüak barnatü. Dantzan berriz, dantzariak, ez motiko edo neskatila diren filtroarekin ikusi , baizik eta ,dantzari gisa. 
 

Plaza Hutsa, herrigintza aro berri bat sustatzera datorren ekimena

Euskal Herriko herrigintzaren dinamikari lotuz, ezkerreko alderdi eta abertzale munduko militanteek sustatu dute Plaza Hutsa. Ekimen hori eztabaidarako gune bat da, parte hartzailea eta gogoetak eraman nahi dira bertan. Pratika alternatiboetaz besteak beste. Larunbatean Baionan izanen da Plaza Hutsa, elikadura, energia eta moneta burujabetza aiopatzeko. Egoitz Urrutikoetxeak gehiago erran digu hortaz goiberriko gomita ginuen:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Departamenduak gibelera egin duela ageri da geroz eta argiago Larrun proiektuaren arloan

Astearte huntako, Gidaritza Biatzordearen ondotik hautetsiek adierazi dute segurtasuna eta ingurumena izanen zirela proiektuaren mamian. Zaldaina, parkinga edo trein bagoi gehigarriak gibelean utziak dira. Orain, mendiaren itxura murritza atsikitzea da helburua, laborarien aktibitateak kontutan hartuz. 

Astearte huntako bilkuran ingurumenerako elkarteek hitz hartu dute eta entzunak izan direla azpimarratu dute. Baina departamenduak ez du onartu nahi gibelera egin duela, lehen proiektua zirriborro bat zela argudiatzen du Pepela Mirande departamenduko kontseilaria : 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hemendik uztailera tailerrak antolatuko ditu Andueza kabineteak inguruenaren aldeko elkarteko kideekin.
 

Euskal Elkargoaren gobernantza paktoa arraberrituko da

Euskal Elkargoaren gobernantza paktoa arraberrituko da 2020ko hauteskundeen ondotik. Eta heldu den martxoaren 16-an eztabaidatua izanen da paktu berria Hiriguneko osoko bilkuran.

EH Bai alderdiak proposamenak ekarri nahi izan ditu bilkura aintzin, gaur egungo antolaketari beharrezkoak iruditzen zaizkion egokipenak aurkeztuz.
Ildo nagusietan, Lurralde poloen azkartzea, eta ardura metaketak gelditzea. Iker Elizalde EH Bai-ko bozeremailea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Erran bezala Martxoaren 16-an eztabaidatua izanen da Gobernantza berriaren paktua Euskal Elkargoko osoko bilkuran. Atzoko egunean bederen, hautetsiek ez zuten oraino Elkargotik proposamenik eskuratua.
   

Nabigazioa orrika