Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Hamabost urte dira "Euskaldunon Egunkaria" itxi zutenetik

15 urte betetzen dira astearte hontan, otsailaren 20an, Egunkaria hetsi zutenetik. 10 pertsona atxilotu zituzten lehen polizia operazio batean eta beste 9 bigarren polizia operazioan, urrian. 5 eguneko inkomunikazioaren ondotik, torturatuak izan zirela salatu zuten arrastatu batzuk. Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria eta garaian Egunkariako zuzendaria elkarrizketatu zuen Arantxa Idiederrek, entzuten dugu :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
15garren urtemuga oroitarazteko, ekitaldia eginen dute astearte honetan eguerditan Andoaingo Martin Ugalde parkean.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko otsailak 20
 

Siriako Kurdistanen aldeko kanpainia Hondarribian

Siriako Kurdistanen aldeko kanpaina bat burutu berri du Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak. Jada, duela 2 urte Greziako Katsikasen zeuden etorkinak lagundu zituen. Asier Perez-Karkamo elkarteko kidea gomita izan dugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko otsailak 20
 

Zahar etxeak: zer toki gure gizartean, zer etorkizun?

Zahar etxeen inguruko aktualitatea beroa ginuen azken egun hauetan. Zahar gero eta gehiago, gainera gero eta adin handiagoan dira zahar etxeetan.Beharrak handitzen ari direlarik langileen kopurua ez da aldatu eta horien lan baldintzak gogortzen ari dira. Zer toki xaharrentzat gure gizartean eta zer etorkizun? Mahain inguruaren solas kideak ditugu:

-Maite Barberarena eta Sandrine Dibon langileak
-Josette Boscq erizaina
-Anne Marie Bruthé xahar etxeko zuzendaria eta Departamenduko Kontseilaria
-Anick Trounday Departamenduko Kontseilaria
-Jeannot Lastiri CGTkoa
-Eñaut Aramendi LABkoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Peio Claverie: "Goi mailako ikasketak kinka kezkagarrian da"

Joan den otsailaren 7an bidali zion gutuna Jean René Etxegarai elkargoko presidentak Frédérique Vidal Frantziako Goi-mailako irakaskuntzaren ministroari. Lurraldeak dituen eskasak eta desorekak salatuz, behar diren ahalak galdegin zituen. Peio Claverie euskal hirigune elkargoan, goi mailako formakuntzarako kontseilariari argitasunak gutun hortaz galdegin dizkio lehenik Marga Forestier kazetariak: 

{audiohttps://ia801501.us.archive.org/1/items/20180219PeioClaverieIrakaskuntza/2018%2002%2019%20Peio%20Claverie%20irakaskuntza.mp3{/audio}

 

>> Deskargatu

 

Ion Parot euskal presoa askatzea aldarrikatu dute Baionan

28 urte presondegian aski da.  Ehun bat ziren larunbatean Baionan egin den giza katean. Suprefeturatik abiatu eta San Andres plazara heldu ziren Ion Paroten askatzea galdegiten zuten banderolak eskutan. Abenduaren 21an aztertu zuten dei auzitegian, Ion Parot presoak egin duen 5. baldintzapeko askatasun galdea. Arantxa Idieder:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 
   

Nabigazioa orrika