Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz Berriko gomita- Oihana Etxebarrieta

Atzo Kontragailurrak utzi zizkigun oihartzunak alor anitz hunkitzen ditu, denak, G7ak ordezkatzen dituen kapitalismo inperialistaren ereduak herritarroi ekartzen dizkigun arazoetaz gogoetak dira, izan ekologia, ekonomia, migrazio, eskubide zein sozial arloko gaiei buruz. Baina atzokoan, formatu ttipian bada ere, ekonomia konbentzionaletik aldendu eta ikuspegi feminista batetik jorratzeko tartea hartu zuen mugimendu feministak ere.Hendaiako Jean Jaurès eskolan kokatua den Gaztegunean “Kontratu Sexualari” buruzko hitzaldia eman zuten bi adituk. Carol Peithmanen ideien haritik tiratuz, egungo demokraziak eusten duen indarkeria sozialak eragiten duen emakumeen menpekotasunaren nondik norakoak, eta aterabide posibleak esplikatu zituzten. Koldo Nausia lankideak segitu zuen hitzaldia, eta Oihana Etxebarrietarekin ere mintzatu da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu