Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Gure esku dago herri dinamikaren aurkezpena.

Ostiral huntan , Baionako euskal erakustokian baita Pausuko Xaia ostatuan gaualdi bat antolatuko da Gure esku dago herri dinamika aurkezteko. Iazko giza kateari buruzko Jostunak izeneko dokumentala proiektatuko da eta gero eztabaidatuko da : nola elkartu sentsibiltate ezberdinak erabakitzeko eskubidearen inguruan.

iaz giza-katea antolatu ondoren "Gure esku dago" dinamikak ekimen berri bat antolatzen du ekainaren 21ean. Hori Euskal Herriko "hiriburu handietan" eginen da hots : Donosti Bilbo Iruñea Gazteiz, eta Baionan. Eta leku bakoitzean, jende anitz biltzea da xedea.
Beraz lehen hitzordua gaur , 19.30etatik goiti, Pausuko Xaia ostatuan eta Baionako Euskal Erakustokian.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu