Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Guy Poulou, Ziburuko auzapezaren egin moldeak salatu dituzte

Ziburu Bizi oposizio abertzaleak berriz ere Guy Poulou auzapezaren egin moldeak salatu ditu. Aldi huntan, Bordagaineko Ithurri Baita etxea, pribatu bati salduko dio. Ziburu Biziko kideentzat Ithurri Baitan, etxebizitza sozialak egiten ahalko lirateke, Ziburuk eskasia handia baitu arlo hortan. Salmentarekin herriko etxeak, beste proiektu batzuk diruztatuko dituela azpimarratu du, hauen artean gela polibalente bat edo Marinela eskolaren handitzea. Oposizioaren erranetan, herriko etxeak ez ditu bizitegi soziala eraiki nahi Ziburuko auzo aberatsenean. Ziburun urteko azken herriko kontseilua asteazken honetan izanen da, bertan Ithurri Baita etxearen salmentari buruz erabakiko dute.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu