Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Aitziber Zapirainen iritzia, Ziburuko ikastolari buruz.

Hamairu ikasle, hamairu familia eta hamaika kalapita. Ezetz erran du Pouluk. Gehienetan inplizituki, tarteka diskrezioz baina modu esplizituan. Ziburuko lurretan ikastolarik ez.  Joan den astean 4 300 euroko isuna jaso bazuten, zifra hori,  5 000 eurotara iritsi da iada, azkar, oso azkar egiten baitu gora. Egun bakoitzeko 100 euro. Horrez gain, elektrizitatea kentzeko mehatxua azaroaren 3tik goiti, eta gainera, baliteke poliziaren bisita ere ukatea.

Ziburuko kolegioa zabaldu zuen belaunaldikoa naiz ni. 1987 eta 86koak izan ginen, Piarres Larzabal kolegioko lehen ikasleak. Lan nekeza izan zen hura ere, baina garaile atera ginen. Euskarak irabazi egin zuen. Mahai eta liburu zaharrak, kirol eremurik ez, uholdeak… baina ez dut traumarik, ez dut porrot akademikorik pairatu. Euskaraz bizitzen, amesten, jolasten, ikasten ikasi dut, besteak bestek. Antolakuntzaren bidez, aldarrikaturikoa lor daitekeela ikasi dut. 
Horregatik jakin badakit, etorkizunean ikastola bat izanen dela Ziburun. Seaska antolatua dagoelako, bertako gurasoak antolatuak daudelako. Prefabrikatuetan bada ere, ikastolarekin gogoratzen naizenean gogora etortzen zaizkidan oroitzapen on eta goxoak, belaunaldi berriek ere merezi dituztelako. Hitzordua, azaroaren 8an, arratsaldeko 4etan, Ziburuko planzan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2014(e)ko urriak 28