Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Haserrea nagusitu da Hego lapurdiko posta bulegoetan.

Donibane Lohitzunen, Ziburun, Urruñan eta Hendaian greba mugimendu bat izan da  uztailaren 16an Sud, FO eta CGT sindikatuek deiturik.Erretreta hartu duen langile baten ez ordezkatzeak du mugimendua abiarazi. Zerbitzua ez dela behar litaikeen bezain untsa segurtatua diote, berriki hetsi baitituzte Hendaia-hondartzako eta Pausuko postak, eta horrek ondorioak ditu beste bulegoetan.
Hortako galdegiten dute joan den langilearen ordezkatzea, pertsona bat gehiago hiru egunez Hendaian, eta bi langile izatea arratsalde guziz. Zuzendaritzak ezezkoa eman die hiru galde horiei. Sinadura biltze bat bada change.org webgunean.Pierre Coves, Sud PTT 64ko idazkariak aipatu dauku blokatze egoera

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu