Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Hazparnen atxilotu eta ondotik libre utzi dituzten bi migranteak kanporatuak izateko arriskuan

2018-
11-
12

Azken berri sailak

Mamadou eta Alassan etorkin Boli Kostarrak Hazparneko jendarmeriara eraman zituzten atzo, atsaldeko 5 orenetan Hazparnen. Horietarik bat bizikletez zioala atxilotu zuten. Gero bestearen bila joan ziren ere, Xarlo Etxezaharretaren etxera, harek baititu aterbetzen Zelai auzoan. 

Familiako bazkari bat bazuten atzo, eta bazkal ondoan zer gertatu den kondatzen digu Xarlo Etxezaharretak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Jendarmeek erran dutenaz, egonaldi eskubiderik bazutenez begiratu nahi izan dute. Abokatu baten presentziarekin entzunak izan ondotik, goizeko oren bata eta laurdenetan jendarmeriatik atera dira, Xarlo Etxezaharretarekin etxerat sartu. Prefetak txosten bat utzi die. Familiak erran duenaz, gaur begiratuko dute zehazki dosier hori.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak