Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hendaia Biltzenek, bozetarako zerrenda aurkeztu du

Hotel sozial baten eraikitzea migrante edo bortizkeria jasan duten emazteentzat; bizikletari toki azkarragoa emaiteko mugikortasun plan berri bat;, edo elkarte gisara funtzionatuko lukeen  Besta Komite berritu baten osatzea dira,  Hendaiako Zerrenda Abertzalearen xedeak herriko bozentzat. Larunbatean  aurkeztu dute zerrenda,  azken 6 urteetan Kotte Ezenarro auzapezarekin batera gehiengoan izan dira abertzaleek. Bilan ona egiten dute, baina, ez dute batere engaiamendurik hartu nahi bigarren itzuliarentzat. Beren xede propioak dituztela diote abertzaleek, eta emaitzak ikusi ondoren, beste bi zerrendekin mintzatuko direla. Letizia Navarron, zerrendaburuak dio, ez dela  hautetsi izan azken 6 urteetan, eta ez duela neholako lotura edo zorrik, egungo auzapezaren zerrendarekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko otsailak 11