Hendaiako gazteek, gaztetxearen aldeko aldarrikapena egin dute.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.Urteetako aldarrikapena bizirik mantentzen dute Hendaitz elkarteko gazteek. Gazte eguna berriz ere antolatu dute Gaztetxearen eskaera hauteskundeeta nberriz ere mahai gainean jartzeko, Aiert Iriarte lankidea bertan izan zen parte hartzaileekin mintzateko.
Berriz ere Hendaian Gaztetxea galdegiteko Gazte Eguna antolatu zuen larunbatean Hendaitz gazte asanbladak. Hendaia Euskaraz hilabetearen egitarauan txertatu badute ere, autogestioaren bidetik garatzeko asmoa agertu dute. Egun osoko Goizean Aitzinak hauteskundeei begira prentsa aitzineko bat emaiteko profitatu du, bozka ezkertiar eta abertzalea galdegiteko. Horren ondoren preso eta iheslarien aldeko kalejira egin zuten.