Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hendaiako Harrixabaleta auzoko bizilagunek kolektibo bat osatu dute.

Hendaian zirkulazioa arazo bat da. Hala pentsatzen dute guttienez Bas Quartier-Harrixabaleta auzoko bizilagunek. Hiriguneko boulebarra Hendaia ezker-eskuin gurutzatzeko biderik erabiliena den heinean, euren auzoko Tunel karrika aukeratzen dute gidariek azken urteetan auto-ilararik ez topatzeko alternatiba paraleloa. Eta gune erresidentziala zena, sahiesbide azkar eta lanjerosa bilakatu da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu