Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hendaiako Txipiroi besta, larunbatean iraganen da

2019-
07-
12

Azken berri sailak

Urteroko Txipiroi besta ospatuko da Hendaian, larunbata hontan. Arratsaldeko 19:00etatik aitzina, txipiroiak eskainiko dituzte herriko hainbat elkartek, 30 elkarte gutxi gora bera elkartuko direlarik. Txipiroi besta arrakasta handia duen hitzordua da, ehundaka lagun biltzen ditu eta txipiroia saltsan edo plantxan jateko aukerarekin batera kale animazioak ere antolatuak dira. Asun Mikelarena, Akelarre elkarteko kidearekin hitzegin dugu

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Arrasaldeko 19.00etatik arrera... afariak zerbitzazen diren bitartean kale animazioak egoten dira, hortaz, aurten Zarpai banda eta Angeluko « Les Genets » taldearekin, ondoren dantzaldia, Joselu anaiak eta Laiotz taldeen parte hartzearekin. Txipiroi menua 13 eurotan izango da.