"Herrian bizi, herria bizi arazi" gogoeta gaualdia
Hainbat iniziatiba, indibidualak edo kolektiboak, sortu dira azken 30 urte hauetan Euskal
Herrian bizitzeko eta Euskal Herria biziarazteko.
Garazi-Baigorrin berean, zenbat indar ez da ematen laborantxa ttipiaren xutik atxikitzeko,
ofizialeak elgarretaratzeko, lan eremuak sortzeko, osasun zerbitzuak egituratzeko, harreman
sozialen sustatzeko.
Basaizea, Euskaldun Gazteria eta Adur elkarteetan ere ildo horretatik goaz.
Gazteen urruntzeaz, zerbitzuen desagertzeaz, indibidualismoaren azkartzeaz, euskararen
egoera txarraz ohartuak gira bainan lurraldearen bizi nahikerian sinesten dugu. Eta dinamika
kulturalean parte hartzen dugu, balore batzu argi dauzkagularik buruan : euskara, garapen
iraunkorra, ekologia, harremanen sustatzea, desberdintasun sozialen gainditzea.
Ramuntxo Bidart eta Elorri Aretxalar:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.