Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Herritarrekin : oposizio bakarra Beñat Inchausperen parean

 

Abertzalea, ezkertiarra eta ekologista izan nahi du zerrendak eta Martine ETXEZAHARRETA izanen da zerrenda buru.

Honen gibelean edo ondoan, Guillaume Elizondo, Anaiz Funosas, Xebax Kristi, Françoise Laxague eta Pantxix Bidart batzu aipatzeagatik. “Herritarrekin, l’alternative à gauche” deitzen da Hazparnen, Beñat Intxausperen parean aurkeztuko den bigarren zerrenda.

Demokrazia parte hartzailea herrian ezartzeaz gain, bizi soziala ere dinamizatu nahi du zerrenda horrek, herriko guneak berrantolatuz topaketak, harremanak eta trukaketak sustatzeko.

Azkenik, ekosistemaren babesteari ere garrantzia berezia emanen dio zerrenda honek, etxebizitza eta ekonomiaren arazoaren inguruan aktiboki inplikatuz. Martine ETXEZAHARRETA gure gomita izan da, Beñat Inchauspe auzapezak, ez du eztabaidan parte hartu nahi, hazpandarrekin zuzenki mintzatzearen hautua egin duela argudiaturik.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2014(e)ko martxoak 06