Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hiru iheslarirekin mahain ingurua egin dugu Euskal Irratietan.

Xabier Arinek, 1974.urtean, Ataun,  bere sorterria utzi zuen atxiloketa eta torturen beldurrez.  Konfinazioa, eta asignazioa ezagutu ditu urte luze hauetan.  Paperik gabe bizi izan da, baina, paperik gabe ere. Ezkuin muturreko talde armatuen erasoak ezagutu zituen, baita GALen atentatuak ere Hendaian, eta zauritua izan zen. Bere sorterrira itzulia 40 urteren ondoren.


Arrate Urrestik, 1987.urtean utzi zuen bere sorterria : Mutriku. Bere senarrarekin batera muga pasatu zuen , eta lehen 6 urteak sasian pasatu zituen.  Bere senarra Donostiako Morlans auzoko segada batean hil zuen Guardia Zibilak.  Bere sorterrira itzulia da 26 urteren ondoren

Arturo Villanueva, 2004.urtean torturen beldurrez, bere sorterria utzi zuen : Irunea. Segi gazte erakundean militatzea leporatzen zioten. 2009an Belfasten atxilotu bazuten ere, libre utzi zuten, eta 2012an, Urrunan atxilotu zuten, baina euroagindu eskaria ez zuen onartu epaileak. Gaur egun bizitza publikoa egiten du Urrunan, baina Euroaginduaren mehatsua beti hor denez, ezin du muga iragan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu