Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hondarribian, "Oulet Villge" merkatalgune baten proiektuak eztabaida piztu du

Higertoki S.L.U. enpresak aurreikusten  duen Zaldunborda Gainako Outlet Village proiektuak, 133 milioi euroko proiektua, 100 denda, aparkalekuak eta gasolindegiak barneratzen ditu. Azken egunotan Hondarribiko oposizioko udal talde politikoek egindako salaketak, eta Udal Gobernu talde jeltzaleak gezurtatutakoak izan dira protagonista. 

Aldiz, Irungo Udaleko udal talde politiko guztiek bat egin dute, EAJko ordezkariak barne, proiektua geldiaraztea galdegiteko. 
Ekologista eta merkatariak ere arranguraturik agertu dira azken asteetan, 5 milioi bezero erakartzeko xedea duen halako makro-proiektu batek ekar ditzazkeen kalteekin. Bidasoa eskualdeko komertzio sektorea gainbeheran baitator iada azken urteetan. 2012az geroztik, denda ororen %30a galdu Irungo hiriak, eta %8a Hondarribiak. Hain justu, Hondarribiko Portuko dendariengana jo dugu euren iritzia jakin nahian. Azken egun hauetan "Stop Zaldunborda-Geratu Zaldunborda" kanpaina abiatu dute, eta proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa bat abiatzeko asmotan ari dira indarrak biltzen. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu