Ikastolen defentsan 3000 lagun Baionan.
Hendaian ikastola berria egiteko proiektua defenditzeko manifestazioa egin du Seaskak. 3.000 pertsona inguru bildu dituen manifestazio honen bitartez lege bat galdetu diote Gobernuari. Baiona iparraldean den Gaskoin plazatik abiatu da protesta ekimena eta Saindu Izpiritu zubian geldialdi bat egin ondoren suprefektura alde abiatu da. Manifestaldia suprefekturara ailegatzean CRSak ziren zain, jendea bertaraino pasatzen ez uzteko. Helmugara ailegatuta Seaskako ordezkariek gutun bat irakurri dute (kazeta.info)
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2013(e)ko ekainak 24