Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Inoiz ikusi gabeko mobilizazioak izan dira emazteen eskubideen alde

Martxoaren 8ak, Nazioarteko emazte langilearen egunak, mobilizazio istorikoa bizi izan du aurten Euskal Herrian. Egun guziko greba feministak arrakasta haundia lortu du Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, gaitzeko jendetza bildu da, Bilbo, Irunea, Gasteiz eta Donostiako manifestaldietan.  Ipar Euskal Herrikoa ere, Baionan, mobilizazio istorikotzat jo dute antolatzaileek, Atsaldeko manifestaldian, Olatz Idoate lankideak luzatu du bere mikroa jakiteko zer arrazoinekin manifestatzen zuten jendeek eta greba egin zuten ala ez.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Egia da Hego euskal Herrian izigarriko oihartzuna izan duela Greba feministak, baina denak ados dira ere bai azpimarratzeko, ipar euskal herrian eman den aintzinamendua.