Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Irisarriko eskolako 50 bat haurrek, asteazken hontan eskola izan dute

2018-
09-
05

Azken berri sailak

Irisarriko eskolako 50 bat haurrek sartzea egin zuten astelehenean, Iparraldeko milaka haurrek bezala. Bainan bakarrenetarik izanen dira, gaur (asteazkena), eskolarat joanen direnak.

Baxe Nafarroan, Samatze eta Irisarri dira herri bakarrak, eskola denbora, astean 4 egun t’erditan atxikitzeko hautua egin dutenak. Arnegikoa ere kasu hortan da, bainan kasua berezia da Luzaiderekin bateratuak baitira. Lapurdin, Arrangoitze eta Ainhoa dira hautu bera egin duten herriak. 
Irisarrirat itzultzeko, Herriko etxeak du erabaki hori hartu, nahiz burasoak gehiengo labur batez, 4 eguneko asterat itzultzeko nahikeria zuten. 
Xavier Lacoste Irisarriko auzapezak arrazoinak emaiten dauzkigu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azpimarra dezagun, aktibitate hauen kostua osoki bere gain hartzen duela Herriko etxeak. Karaban’art Kanboko elkartearekin lan eginen dute besteak beste, aktibitate elebidunak proposatzeko, izan antzerki, poteria, edo makillatze tailerrak.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak