Kanpoko mintzaldiak: "Zer leku ukanen du hizkuntza politikak"

Baxe Nafarroan iragan den euskararen urtaroa Baigorrin bururatu da , Urriaren 30an, euskararen egunarekin.

Egun hortan  antolatua izan den debate publikoan, xutik ezartzen ari den Iparraldeko Instituzio Berrian “zer leku ukanen duen Hizkuntza Politikak” da eztabadatua izan.
Debate publiko hori 3 partetan iragan zen : orai artio zer lan egina izan den  ,  ondotik perspektiba berriak sortzen ari den egitura berriarekin, azkenik instituzioen eta Euskalgintzako elkarteen arteko elkarlana.
Entzunen ditugu: 
- J.Claude Iriart euskara eta Euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikateko presidenta
- Allande Sokarros Xiberoa Herri Elkargoko hizkuntza saileko arduraduna
- J.Mixel Duhalde Hazparneko Herri elkargokoa 
- Mathieu Bergé EEPko lehendakaria
- Patxi Bastarrika Euskal Gobernuko Hizkuntza saileko arduraduna
- Mikel Arregi Nafarroako Gobernukoa
- Argitxu Etxandi eta Katixa Dolaré euskalgintzakoak