Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten diote Caoso kooperatifan

Axuri merkatua, beti bezala, ongi doa eguberriz. Ongi saltzen dutela adierazi digu Jean Marie Etxegorri, Caoso kooperatifako kideak. Auritzen, duela zonbait egun, kamioi bat blokatu baitzuen EHNE sindikatuak axuri prezioak salatzeko, hori ulertzen du baina, Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten dio eta hemengoek ere sufritzen dutela hortaz.

Axuri ttipi eta hoberenak 4 eurotarat hurbildu dira, eguberri kari. Prezioen hein horren arrazoinetarik bat garraio gastuak dira, jakinez gainera axuriek kalitatea galtzen dutela egun bat kamioian pasatzeagatik. Hots, axuriak hiltzeko kabala hiltegi bat beharrezkoa dela hemen iduritzen zaio Caoso kooperatibako kideari, oraingoek ez baitute hori segurtatzen ahal.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko abenduak 24