Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Izadia parke ekologikoa errauts gelditu da"

Kontrolpean dute sua Angelun, Xibertan. suhiltzaileek gunea kontrolatzen dute. 250 hektareatik 100 erre dira Pignada oihanean, ez da aldiz biktimarik izan. 150 suhiltzaile ari izan dira lanean momentu zailenean, 2 sute hegazkin ere. Bilana larria da: Izadia parke ekologikoa errauts gelditu da, zalditegia eta bertako zaldiak aldiz salbatu ahal izan dituzte. 11 etxetara iritsi da sua horietatik 5etan ezin da bizi eta beste 3 arrunt kiskali dira. Angelun bildu dira goiz honetan, Claude Olive auzapeza, Eric Spitz prefeta, Florence Lasserre diputatua, Jean Jacques Lasserre departamendu burua. Pepela Mirande SDIS departamenduko suhiltzaileen burua ere hor zen, bere lekukotasuna eman digu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
100 bat pertsona atera dituzte beren etxeetatik, 34 aterbetu dituzte Elhogar-eko kiroldegian. 16 pertsona intoxikatu dira eta Baionako ospitalean artatu dituzte.
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2020(e)ko uztailak 31