Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Jaizkibel konpainiak, plastiko beltzen artean desfilatu behar izan du berriz ere

2017-
09-
08

Azken berri sailak

20. urtez desfilatu du goiz hontan Jaizkibel konpainia parekideak Hondarribiko Alarde egunean. Kezkatuta zeuden, segurtasun aldetik, aurten Irungo Ertzain Etxeak ez zituelako ertzainak ezarriko Kale Nagusian. Azkenik ohiko plastiko beltzen artean, aurtengoak gerriraino estaltzen zutenak, eta ertzainen babesik gabe, baina harro egin du bidea Jaizkibel konpainiak.

Aurten 20 urte betetzen dituen honetan, konpainiako aginte guztiak berritu eta jende gaztea sartu da Jaizkibelen. 500ndik gora lagun bildu dira, inoiz izandako parte hartzerik zabalena.

Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kapitain berria

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Elkarrizketa galdegin dute ere, hainbat politikari eta erakundeetako ordezkarik ere. Urtero bezala, bereziki ezker abertzaleko eta alderdi sozialistako tokiko zein Gipuzkoako ordezkari politikoen babesa jaso dute.

Emakundeko zuzendaria Izaskun Landaida eta Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaleak, han izan dira goizean goizetik Jaizkibeli babesa ematen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Hondarribiko alkateak, aldiz, ez die harrerarik egin. Bai, ordea, Alarde baztertzaileari. Arratsaldean 17:15etan ekingo dio berriz ere desfileari Jaizkibel konpainiak. 

 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak