Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Joan den ostiralean Pastoralei buruzko mahain ingurua ginuen Baionako mediatekan Irakur! ekimenaren kari

Joan den ostiralean Pastoralei buruzko mahain ingurua ginuen Baionako mediatekan Irakur ekimenaren kari. Hor ginituen 2014ko hiru pastoralen egileak : J.Mixel Bedaxagar, Itxaro borda baita Pier pol bertzaiz.Bezperako mintzaldian Jean Louis Davantek pastoralaz eman zuen definizioarekin ados agertu dira hiruak ; hots pastorala trajedia bat dela, sinbolismoz josia eta haur baten izpirituarekin ikusi behar dena. Oinarriak errespetatu behar direla onartzen badute, bakotxak bere ekarpenak egiteko aukera atxeman dute; hori izanki kultura bat bizi delako seinale.Hilabete osoan zehar Baionan , euskara eta irakurketa uztartzen duen irakur ! ekimenak darrai.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu