Kanbo inguruan urrea ustiatzeko proiektuaren kontra agertu da Haltsu
Ezpeleta alde, eta beste herriek xuri bozkatu dute. Kanbo inguruetan Urrea ustiatzeko galdea egin du Sud Minea enpresak.
Ofizialki ikerketarako galdoa baizik ez bada, ustiatzeko asmoa dute. Jakin behar da urrearen ustiaketak sekulako kalteak eragiten dituela inguramen aldetik.
Galdoaren eremuak 126 km² eta 9 herri biltzen ditu : Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Senpere eta Uztaritze barne izanki.
Herriko kontseiluak galdezkatuak izanen dira, baina ez dute erabakia trabatzeko podererik. Podere hori prefetak du soilik.
CADE inguramenaren defentsa elkarteko Martine Bouchet eta ondotik, Kanboko auzapeza den Vincent Bru :
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
(argazkitan Saligne herriaren argazki bat, bertan urrearen ustiatzea kutsadura sortzaile izan zen)
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak