Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Kanboko laborantxa lur bat eraikigarri bilakatzekotan

2018-
01-
15

Azken berri sailak

Larunbateko Euskal Elkargoaren osoko bilkura permanentean, 210 hautetsi bildu dira Baionan. Eztabaidatu diren 34 punduen artean polemika gehien piztu duena Kanboko herriak aurkeztu duen PLU edo hirigintza planaren arramoldatze proiektua izan da.
Hautetsi batzuen irudiko laborantzarako lurrak babestu behar dira, baina, populakuntzaren emendatzeari buru egiteko bizitegiak eraiki behar direla ere erran da.
Kanboko herriak laborantzako diren lurrak, eraikigarri bilakatu nahiko lituzke eta horretarako inkesta publiko bat abiatu. Kanboko Herriko etxean onartu zen dokumentua, Euskal Elkargoak bozkatu du baina zatiketa handiarekin, hots 48 hautetsik kontra bozkatu baitute, 40 abstentzio eta 108 alde.

Alain Iriart, Hiriburuko auzapeza eta Christian Deveze Kanboko auzapezordea :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Amaia Beyrie, Kanboko oposizioko hautetsia :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

ELB sindikatuak eta Lurzaindia elkarteak, traktak banatu dituzte Euskal Elkargoko bilkura hasi aitzin, Kanboko herriko etxeak egin nahi duen operazioaren salatzeko.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak