Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Kantaire


Muturbeltz

Zaharrak berritzeko gogotsu dator MUTÜRBELTZ banda. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Bi arima galdu amildegiaren ertzean. Bertara jaustean elkarrekin topo egin eta muturrak belzten hasi ziren. Zikintzen. Batek musika eta besteak hitzak. Lanak banatu orduko sortu ziren lehen kantak, soilik taldea osatzea falta zen. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Benito Lertxundiren kantaldia Hendaian

“Hostoak” ikuskizunak Bixintxoko festetan bildu arrakasta izugarriaren ondotik, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Batzordea berriz ari da Besta Komitearekin elkarlanean, publikoari kantaldi bikaina eskaintzeko xedearekin. “Benito Lertxundi Kantuz” martxoaren 31n iraganen da, 20:30ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. HENDAIA EUSKARAZ euskararen hilabeteari amaiera ezin ederragoa emateko aukera izanen da.

Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek “201ko Jazz’in college” aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai historikoa den Benito Lertxundiren errepertorioa lantzen dute, bakoitza bere kolegioan. Jose San Miguel-ek egin ditu kantuen moldaketak, eta Gipuzkoako “Et Incarnatus” hari-orkestrak eta Xan Idiart gitarra joleak lagunduko dituzte.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Rap Herria

Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau info7 irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan.  Bad Sound System, Goienetxe anaiak, Mak, La Chula Potra, 121 Crew, Norte Apache, 2Zio, Toastibarre...

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Miren Fernandez

Gaur, Miren Fernandez-en "Laztantzen nauen eskua" diska izango dugu. Sorginen Laratza programan ezagun egin zen kantari eta piano jolea, eta ordutik bidea egin du Prefosta taldearekin eta ondoren, duela gutxi, bakarlari gixa.


Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Porrotx kantairen

Porrortx gure artean izan dugu, Maia Muruagak zuzenduriko kantaire irratsaioan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2012(e)ko otsailak 23
   

Artikulu gehiago...

Nabigazioa orrika