Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Kataluniako lider independentisten aurkako epaiketa abian da

Kataluniako buruzagien aurkako epaiketa astearte honetan abiatzen da. Guztira 12 lagun izango dira epaituak. hauen artean Oriol Junqueras kataluniako presidente ohia eta  carme Forcadel parlamentuko presidente ohia. Aitor Errazkin lankidea, Martin Aranburu, Artur Mas kataluniako presidente ohiaren aholkulariarekin hitzegin du.

Astearte honetan Madrilen epaituak izango diren kataluniako buruzagien aurka Fiskaltzak 7 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatu ditu beraientzat, matxinada, desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzearen akusaziopean. Espainiako Auzitegi gorenak du epaiketa honen erabakia hartuko, baina epaiketa inpartzial izango da? Martin Aranburu, Artur Mas presidentearen aholkularia eta analista politikoak, inpartzialitatea kasu honetan zalatzan jartzen du

Epaituak izanen diren buruzagi katalanekin elkartasuna adierazteko eta bide batez epaiketa politikoa dela salatzeko, Gure Esku Dago ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu hego euskal herriko lau hiriburuetan eta hainbat herrietan.  Irunen esaterako elkarretaratzea deitu dute, astearte honetan arratsaldeko 19.00tan zabaltza plazan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu