Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Kiva" eskola jazarpenari aurre egiteko programa, ipar Euskal Herriko ikastoletan zabaltzen hasi da

2019-
01-
10

Azken berri sailak

« KIVA » eskola jazarpenari aurre egiteko programa da. Hendaiako ikastolak 2017an martxan jarri zuen eta programa honen bitartez, Hego Euskal herriko ikastoletan jazarpen kasuak erdira pasa dira. Hendaian oso balorazio positiboa egiten dute, protokolo horri esker, jazarpen kasuak erdira jeitsi baitira ere. Aitor Errazkin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
2019 urtea, KIVA proiektuan sartuz hasi dute Garaziko ikastolako 120 bat ikaslek eta 10 erakasle eta langilek.Garaziko ikastolako erakasle eta langileek ikastolan elkarteko kide batekin formakuntza bat segitu dute Donostian programaren aplikatzeko, eta gidaliburuak, bideoak, jokoak eta ere ezaugarriak, posterrak edo soinekoak, eskuratu dituzte KIVA proiektu horren bultzatzeko. Baina zer da xuxen hunen helburua? Raymonde Ihidoy erakasleak zehaztu digu

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Ama ikastolan, elkarbizitza landuko dute literaturaren bidez gehienbat. Eta lehen mailan, 10 ikasgai desberdin landuko dituzte astean oren bateko kurtso berezian.
Hara nola, bertzen errespetua, pertsonen arteko desberdintasunak onartzea, emozioak ezagutzea etabar.Hego EH-ko ikastola ainitzetan emaitza baikorrak izan dituzte programa hunekin eta Hendaiako ikastola izan zen iaz lehena horren entseatzen.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak