Kontxako Bandera, Pasai San Juan eta Hondarribian gelditu da
2018-
09-
10
Arraunean, Donostiako Kontxako estropada handia jokatu zen atzo, eta bi irabazle atera dira : Nesketan Pasai San Juan eta mutiletan, Hondarribia.
Pasai San Juango batelerek, denboraldi osoan bezala, aise eraman dute ikurrina Orioren aitzinean. Denboraldi osoko ikurrinak irabazi dituzte, bat izan ezik, eta bosgarren urtez segidan, Kontxako ikurrina irabazi dute
Maria Elizetxea arraunlaria biziki kontent zen, portura heldu zirenean, arroxez jantziriko jarraitzaileen artean: (Argazkia: naiz.eus)
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Mutiletan berriz lehia biziki hestua izan da Hondarribia eta Bizkaiko Zierbenaren artean. segundu bat baino gutxiagoko aldearekin irabazi zuten hondarribitarrek, azken bi igandetako estropaden denborak kontutan izanik.
Eta hondarribian barda, besta ikaragarria antolatu dute, ongietorria eginez herriko karriketan. Gorka Egiazu arraunlaria eta Mikel Orbañanos prestatzailea:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Atzoko estropada Bermeoko Urdaibaik irabazi bazuen ere, aitzineko igandean zigortua izan zenez eta penalizazio bat ukan, sailkapen orokorrean laugarren egin dute bizkaitarrek.
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Euskalirratiak Twitterren
Tweets by @euskalirratiakGehien irakurritakoak
- Mintzaleku: euskararen geroa iparraldean
- ZUZENEAN
- Nahikari Otaegi: Elkarrizketa
- Errobiko eta Hazparneko Herri Elkargoek, euskara garatzeko lanean dira.
- Ander Lipus: Eñaut Larralderi buruz
- Polizia Aurore Martin zen gelan sartzen : E.Irratien soinu sesigarria
- Departamenduko bozak: EH Baiko Leonie Agergarai eta Force 64 ko Pepela Mirande
- Berrisaila
- Berriak 15-11-04
- Enbata mugimenduaren 50. urteurrena: Amets Arzalluz
- Deskontrol
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak