Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Kuntxabanque hestea erabaki politiko bat da" Jean Mixel Dirachar LAB sindikatu kidea

2017-
10-
30

Azken berri sailak

Hego Euskal Herriko Kutxa Banque-n 15 bulegoetan, eta Baionakoan egin mobilizazioen ondotik, LAB sindikatuak elgarretaratzea egin zuen larunbat hontan Hendaiako bulego aintzinean. Garai batean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa zenak, frantses estatuan ideki zuen lehenbiziko bulegoa da hau. Eta orain Baionako beste biekin, eta Paue eta Bordelekoekin batera hetsiko dituztelarik, kanporatzeko irriskuan diren 23 langileetatik bost ari dira Hendaiakoan lanean. 

Astelehen hontan argituko dute haien geroa zuzendaritzarekin bigarren bilkuran. Anartean, LAB sindikatuak argi du bulegoen hestea erabaki politiko bat dela. Ipar Euskal Herriko, Kutxa Banque errentagarria izan baita hastapenetik, Hendaiako bulegoak 90. hamarkadan ateak ideki zituenetik. 
LAB sindikatuko Jean Mixel Dirachar:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Kutxa Banque-ek 4.500 bezero inguru ditu gaur egun, erdia hegoalden lan egiten edo hango jatorria duena. 
Langileek baieztatu daukutenez, aldiz, euren etorkizuna astelehen hontan zuzendaritzak argituko dien bitartean, azken aldian aktibidadea apaltzeko eta kontuak hesteko agindua ukan dute. 
 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak