Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

LAB, CGT eta Sud rail sindikatek Garazi eta Baiona arteko trein ordutegi egoki bat aldarrikatu dute

2019-
02-
06

Azken berri sailak

Herritarren eta trein erabiltzaileen mobilizatzea beharrezkoa da Garazi eta Baiona arteko trein liñarentzat ordutegi egoki bat lortu nahi bada.Hara zer mezu plazaratu duten LAB, CGT eta Sud rail sindikatek asteart goiz huntan, Donibane Garaziko trein geltokian egin bilkura publikoan.

Eskualdeak, Hirigune Elkargoak eta SNCF-ak ordutegi berriak lekuan emanen dituzte heldu den abenduan. Trein gehiago aurreikusia da goiz eta aratsez, bainan goizeko 9ak eta 4ak artean hutsune haundi bat bada Garaztik, sindikatek jadanik salatua duten bezala. Jean Mixel Galant Azkarateko auzapeza bilkura publikoan zen. Hautetsiak erran daukunaz, ez zituen bilkuran entzun elementuak ezagutzen. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Mathieu Bergé eskualdeko kontseilariak erantzun zien sindikatei erranez, beren kontra proposamena berantago berriz ikusia izan daitekela. Bainan hortan ez du sinesten Jeronimo Prieto Lab sindikatuko kideak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Sindikatak damutzen dira ere, Hirigune elkargoak heldu den asteburuan  antolatzen dituen mugikortasunaren egunetan, Garazi baiona treinbideaz ez dela eztabaidarik pentsatua izan. 
Aldaketa nahi bada, sindikatek bakarrik ezin izango dutela lortu, eta ondorioz, herritarrer mobilizitzeko deia zabaldu diete bilkura publiko huntan