Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Laborantxa ganberako bozka kanpaina abian da

Laborantxa ganberako bozkak iraganen dira urtarrila  ondarrean , bozka kanpaina abiatu da astelehen honetan. Sei urtetarik haitatu behar dira departamentuko laborantxa kanberako  kideak ; laborari,  erretretadun eta laborantzako egitura ezberdinetako langileak deiturik dira beren botzaren emaitera. Maider Laphits Donapaleuko adarreko zuzendariak  argitasunak emaiten dizkigu.

Bozka kanpaina abiatu da astelehen honetan eta botza emaiten ahal da  internetez edo gutunez , urtarrilaren 15 etik goiti , azken epea delarik urtarila 31a. Bozkaren kontaketa eginen da otsailaren  6an ,egun hortan berean jakinen da zoin diren departamentuko laborantxa kanberako ordezkariak. Euskal irratiek eta kanaldudek antolatzen dugu debate publikoa  hautagaien artean astelehen arratsean 8 etan Donazaharreko Lutxibordan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu