Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Laborantzako etorkizünako lege berriaren ondorioz, instalazioa eskualdeka kudeatüko da.

Laborantzako etorkizünako lege berriaren ondorioz, instalazioa eskualdeka kudeatüko da. Hortarako egitüra berriak sortü dira, nazional mailan, CNIT Comité National Installation eta Transmission eta eskualdeetan CRIT delakoak. Egitüratze berriaren ondorioz departamentüetan ziren egitürak desagertü dira. 

CRIT delako horien helbürüak dira, oraiko dispositiboen hobetzea, galdera badelarik laborantzako ofizioeri lotzeko possibilitatea eman, eta instalazioaren kudeaketa hobetzea. CRIT delakoak proposatü behar dü instalazioaren politika bat, lürraldeetan enplegüaren sortzeko laborantzaren hanixtarzüna kontütan hartüz. Lehen jünta bat egin da martxoaren 10ean, sindikatak, laborantza ganbarak, DRAAF, DDT, MSA, Bio Akitania, EHLG, AFOG, CUMAk eta beste parte hartü züen bertan. Lagüntzarik gabe instalatzen direnak eta etxalte ttipien haboro lagüntzeko nahikuntea agertü da.
Ekainean berriz bildüko dira eta urte ondarreko finkatüko da, heben non eta norek kudeatüko dütüan instalazioaren dispositibo berriak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu