Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Landesetan atxilotuak izan ziren etorkinen helegitea ostiral honetan deliberatuko dute

2018-
11-
22

Azken berri sailak

Ostiral huntan berantenik  jakinen da joan den astean, Landesetan, Benesse –Marennes-eko autobideko pagalekuan arrastatuak izan ziren 19 etorkinetarik 8-k pausatu errekurtsoa Landesetako auzitegiak onartzen  duen ala ez. 19ak libro utziak izan baziren ere, Landesetako prefetak lurraldetik  kanporatzeko agindua eman zien,  eta 8-k erabaki zuten agindu horri dei egitea, 3 abokaten laguntzarekin. Erran behar da, haien arrastatzea ez ohizkoa izan dela. Aduanek pagalekuan egin kontrola batean arrastatuak izan ziren, Baionan autobusa hartua zutelarik Pariserat buruz joaiteko.  Ez zituzten beren zakuak mihatu. Bainan zuzenki jendarmeen esku utzi zituzten. Zergaitik ? Bere iritzia badu Alain Larrea, etorkin hauen abokatuak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Landesetako prefetak ez dituela beren eskubideak errespetatu galdezketa garaian ez eta ere kanporatzeko agindua emaiterakoan. 
Hori argudiatu dute abokatek 8 etorkinen kasua defendatzeko mementoan. Hauek Baionan dira mementoan, legez kanpo , zeren Landesetan egoiteko agindua dute. Landesetako Auzitegiaren erabakia erran bezala ostiral huntan igurikatua da.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak