Larrainen, eskola sartzean arazoak
Larraineko eskolan, klase bakarra den eskola guzietan bezala, 4 urtez petikako haurren errezebitzeko baimen berezia ezeztatu du departamentuko Inspektoreak; ondorioz herritar eta burasoek hitzeman dute, sartzean, eskola okupatuko dutela.
Inspektoreak proposatu die eskolaren bateratzea Ligi eta Liginagarekin.
Hori onartzen badute , goiz edo berant , eskola zerratuko dela diote. Hau dela, Liginagarat joaitearekin , 2 oren eta 20 minutako joan jina litzateke haurrentzat.
Heldu den sartzean, 14 haur izanen dira eta 2020 arte gutienetik hein hori atxikiko da, hots mobilizazioari esker nahi dute inspektorea iritziz kanbiarazi.
Jean marc Bengochea Larraineko auzapeza
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Eta Maite Lepaillek galdegin dio Sébastien Uthurriague burasoen ordezkariari nola bizitzen duten egoera:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.