Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

LAT-eko neskek presiorik gabe baina hoberena emateko prest Donostiako Kontxan

2018-
08-
30

Azken berri sailak

Arraunlariendako, sasoineko hitz ordurik politena Donostiako Kontxarekin heldu da. Bi igandez, mundu bat bilduko da Donostiako badiaren inguruetan, baina lehia ostegun huntan hasiko da sailkatzeko estropadekin. Traineru guziek parte hartuko dute, baita Lapurdiko biek, mutikoenak eta neskenak. Lapurdiko neskek azken aintzineko lekuan bururatu dute ETE liga. Hortako LAT-eko neskak presiorik gabe doatzi Gipuzkoara. Badakite ez direla sailkatuko, baina gozatu nahi dute. Izarne Molina Dupin, LAT-eko arraunlaria:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Heldu den urtean berriz ETE Ligan parte hartzeko asmoa baitute LAT-eko neskek.
Kontxan, emazteetan, 16 untzik parte hartuko dute eta 24k, gizonetan, sailkapenak ostegun huntan, eta ondotik hoberenek baizik ez dute Estropadan parte hartuko. Bi igandez iraganen dira. Heldu den igandean lehen txanda, ondokoan bigarrena. Eta sari bera irabazleentzat, bai neska eta mutikoetan: 24 mila euro xapeldunentzat
Igandeko estropadak, zuzenean segitzen ahalko dituzue Euskal Irratietan, goizeko 11-ak eterdietarik goiti.
 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak