Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Luro klinikako langileak Euskal Kostaldeko Ospitaleko langile bilakatuko dira, baina zer baldintzetan?

150 bat presuna elkarretaratu ziren barda Donibane Garaziko herriko etxearen aintzinean, Izpurako Luro fundazioko eta Adindunen Egoitza erretreta etxeko langileekin elkartasunez, LAB sindikatak sustengaturik. Luro Fundazioa, Adindunen Egoitza eta Toki Eder erretreta etxeak uztailaren lehenean bateratuko dira “Garaziko osasun etxe publikoa” osatzeko, eta  Euskal Kostaldeko Ospitale zentroak ditu kudeatuko. 

Aldaketaren berri urte hastapenetik ukana zuten langileek, bainan ekainaren 11-an oraino, ez zituzten denek kontratu proposamenak eskuratuak.  Zuzendaritzaren gardentasun eskasa, eta osagarri mailan ari diren langileentzat hilabete sari duinak aldarrikatu dituzte zeren  orai arte ukan dituzten lan kontratu proposamenak ez zaizkie egokiak. Leire Ihidoy Luro fundazioko erizaina:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Langile ainitzek erabaki dute Luro fundaziotik joaitea , ospitale publikoaren baldintzak ez baitituzte onargarriak ikusten. Entzuten dugu hauetarik bat.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Ez dute baztertzen, hemendik eta uztailaren lehenerat, berriz mobilizatzea