Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Manex Pagola biziki atsegina zen, umore handikoa eta berarekin bizi izan ditugu hainbat anekdota kantaldietan"

2018-
06-
07

Azken berri sailak

Manex Pagola zendu da goiz honetan. 1941ean Landibarren sortua, kantari edo kantu sortzaile ezaguna zen, euskarazko sorkuntza modernoa eta garaikidea garatu zituena. Harenak ziren adibidez 'Urtxintxak', 'Kanta Aberria' edo 'Irrintzina' kantuak. Peio eta Pantxoak kantatu dituzte Pagolaren kantu gehienak. Musikatik kanpo, herrigintzan eta politikan ere engaiatu da Pagola. 1968 eta 1972 artean, Enbata mugimenduko kidea izan zen, Seaska elkartearen sorreran parte hartu zuen, Gure Irratiko sortzaileetan izan zen eta Iparraldeko Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia.

Peio Ospital eta Pantxika Erramuzpe kantarien lekukotasunak, Manex Pagola eta Ihintza Arrieta kazetariaren hitzen ondotik :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Astelehenean ehortziko dute Urketan, arratsaldeko hiruetan.

(argazkia : EKE)

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak