Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Manuel Valls lehen misitroaren proposamenaz, Alain Irirart kontseilari nagusia.

Manuel Valls Estatu frantseseko Lehen ministro berriak asanblea aurrean egin duen Politika Orokorraren Adierazpenean azaldu egin du bere kudeapean hartuak izango diren erabakiak. Euskal Herriari dagokionez ez badu proposamen zuzenik egin, Ipar Euskal Herriaren lurraldetzeari buruz aldaketak izan daitezke. Izan ere, 2021 urterako Departamendu Kontseiluak desagertarazi nahi ditu Vallsek, eta ber mementuan, Eskualdeen kopurua bitan zatitu nahi du hemendik 2017ra (gaur egun 26 eskualde daude Estatu frantses osoan, 22 metropolian). Bizi-Eremuei garrantzia eman nahi die Lehen ministroak, eta deszentralisazio prozesu horren karietara pentsa daiteke Ipar Euskal Herriaren antolaketa administratiboa moldatua izanen dela. (kazeta.info)

Alain Iriart kontseilari nagusia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu