Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Mexikon, joan den buruil undarrean desagertu diren 43 ikasleen afera aipagai Goiz Berrin

Duela hilabete bat, Mexikoko Guerrero Estatuko Ayotzinapa herrian, polizia munizipalak 43 ikasle desagerrarazi eta beste lau tiroz zauritu zituen. ‘Normalak’ deituriko landa eremuko eskola profesionalek hezkuntza kritikoa eta eraikitzailea eskaintzen dute, baina Estatuak horien kontrako jarrera irmoa du azken berrogei urteetan. Azken eraso hau, gerra zikinaren azken punta izan da: Estatuak berak desagerrarazi eta hil ditu normalistak. Horren aurrean normalistak zein Mexiko osoko ikasleak altxatu egin dira egoeraren larritasuna salatzeko, bere herria hiltzen duen Estatua salatzeko eta kalitatezko eta doako hezkuntza duin eta publikoa aldarrikatzeko.

Iñigo Bilbao kazetaria:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2014(e)ko azaroak 20