Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Miarritzeko filma festibala, hego ameriketako zinemagintzaren topagune bilakatuko da.

Gaur hasten da Miarritzeko filma festibala. Urriaren 6ra bitarte, zuzeneko kontzertuak, labur metraiak eta filma anitz izanen dituzue ikusgai. Beti ere, hego amerikar giroan Aitziber Zapirain

 
Batzuk urririk eta besteak ordainduz, hego ameriketako zinemagintzaren hiriburu bilakatuko da Miarritze gaurtik aitzina, igandera bitarte. 
Gare du midi, kasinoa eta Royal zine gela dira eskenatoki nagusiak. Urtero bezala, 10 filma lehiatuko dira, baina beste hainbeste ikusi ahal izanen dituzue. Kontzertuak ere aipatzeko, Mexiko eta Brasiletik etorritako taldeak izanen dira entzungai. Hala nola, « instituko mejicano de sonido » adibidez. Heldu den larunbatean izanen du bere txanda honek. Banakako ordainketak egin ordez, bonoak ere eskuragarri dituzue nahi izanez gero. 
Xehetasunak, www.festivaldebiarritz.com web gunean dituzue. Jakizue horrez gain, 
euskal irratietako programazioan tarte bereziak izanen ditugula festibalaren 22garren edizio honen inguruan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu